Ekonomia -
Erkidegoetarako doitasun plana
Kataluniak bizkarra eman dio Finantza Politikako Kontseiluari
Gobernuak Zerga eta Finantza Politikaren Kontseiluko kideak bildu ditu 2013rako autonomia erkidego bakoitzaren defizit eta zor helburuak zehazteko. Katalunia ez da biltzarrera joango.
Erredakzioa
Cristobal Montoro Ogasun ministroak Zerga eta Finantza Politikaren Kontseilua (CPFF) zuzenduko du astearte honetan, 2013rako autonomia erkidego bakoitzaren defizit eta zor helburuak zehazteko. Dirudienez, erkidegoek bat egingo dute helburu orokorrekin. 2013rako % 0,7ko defizita ezarri dute, 2014rako % 0,1ekoa, eta 2015rako % 0,2ko superabita.
Gainera, likidezia falta duten erkidegoen diru-laguntza eskaerak jasotzeko prest egongo da CPFFk, Gobernuak egin beharreko izapideak hasi ditzan.
Katalunia ez da bileran izan
Andreu Mas-Colell Kataluniako Generalitateko Ekonomia kontseilaria ez da CPFFren bileran izango, "eztabaidarik gabe autonomia erkidegoei erabakiak inposatu nahi dietelako".
Francesc Homs Kataluniako Gobernuko bozeramaileak jakitera eman duenez, Mas-Colellek eskutitza bidali dio Cristobal Montorori, biltzarran ez egoteko arrazoiak azaltzeko. "Zuzenketa eskatzen dugu", esan du Homesek, "Europa bere burua zuzentzeko gai izan bada, Espainiako Gobernuak ere egin beharko luke".
Doitasun planak
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak ostiraleko Ministroen Kontseiluan adierazi duenez, autonomia erkidegoen doitasun planak aztertzen ari da Exekutiboa, helburuak betetzeko bestelako neurriak behar izango dituztelakoan.
Hiru dira dagoeneko Gobernuaren 'erreskatea' eskatu duten autonomia erkidegoak: Valentzia, Murtzia eta Katalunia. Halaber, gainontzeko asko ari dira aukera hau aztertzen.