Krisi Ekonomikoa -
Astearte iluna merkatuetan
Burtsak atzera egin du eta arrisku-saria 546 puntutan kokatu da
Ibex 35ek % 0,94 egin du atzera lau saiotan igoerak izan ostean, Europako Banku Zentralak ostegunean hartuko dituen erabakiei itxaroten dion bitartean.
Erredakzioa
IBEX 35 Espainiako burtsaren adierazle nagusiak % 0,94 jaitsi da 6.738 puntuko mailara heldu da, lau saiotan igo ostean, Europako Banku Zentralak ostegunean hartuko dituen erabakiei itxaroten dion bitartean. Arrisku-sariak oinarrizko 546 puntutan amaitu du.
Burtsa % 5,13 jaitsi da uztailean, eta urte hasieratik % 21,34ko galerak izan ditu.
16:00ak aldera, berriz, Espainiako burtsako adierazle nagusienak % 1 inguru galdu du, eta arrisku-saria 550 puntutan kokatu da, Alemaniako Finantza Ministroak erreskate funtsa jasotzeko aukerak hoztuta ikusita Europako Banku Zentralaren aldetik.
Hainbat finantza-erakundek mozkinak izan dituzte: Bankia (% 3,26), (+2,01%), Bankinter (+1,62%), Banco Santander (+1,53%) eta Banco Sabadell (+0,06%). Banco Popularrak galerak izan ditu, % 0,07 egin du behera. Galerak izan dituztenen artean, Ebro Foods (% 1,5) eta Mediaset España (% 1,37) dira.
AEBetako Erreserba Federalak ekonomia berpizteko onartuko dituen neurrien eta Nazioarteko Diru Funtsak euroa babesteko hartuko dituen erabakien zain daude inbertitzaileak.