Krisi Ekonomikoa -
Espainiako datuak
Montoro: 'Ekaina arteko defizita % 4 ingurukoa izango da'
Ogasun ministroak azaldu duenez, hitz homogeneotan BPGren % 2,5ekoa da defizita, baina termino gordinetan defizita “puztuta” dago beste administrazioei egindako transferentziengatik.
Erredakzioa
Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak azaldu duenez, Estatuko Administrazio Orokorraren defizita ekaina arte BPGren (Barne Produktu Gordina) % 4 inguruan izango da, edo "zertxobait gehiago", kontabilitate nazionalari dagokionez, ondorioz, 2012rako defizitaren helburua beteko dutela uste du.
Ogasun ministroak azaldu duenez, hitz homogeneotan BPGren % 2,5ekoa da defizita, baina termino gordinetan defizita "puztuta" dago, beste administrazioei egindako transferentziengatik.
Horien artean, Gizarte-Seguntzari egindako transferentziak, lurraldeetako korporazioak eta Europar Batasunarenak nabarmendu ditu.
Datu zehatzak bihar emango ditu ezagutzera prentsaurreko batean, baina transferentzia hauek 15.000 milioi eurokoak izan direla adierazi du gaur.
Datu homogeneoa aintzat hartu du, "iaz egiten ari ez ziren transferentzia guztiak kendu behar zaizkiolako", eta, Gobernuak onartutako neurriak kontuan hartuta, "2012rako Estatuko Administrazio Orokorraren defizit publikoaren helburua bermatzen duelako".