Krisi Ekonomikoa -
Frogak suntsitzeko arriskua
Auzitegi Nazionalak baztertu egin du Bankian judizialki esku hartzea
Halaber, ez ditu bankuaren kudeaketaren arduradunak kargutik kenduko. UPyD alderdiak eta M-15 mugimenduak egindako eskaera zen hori, frogak suntsitzeko ustezko arriskua saihesteko.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak baztertu egin du Bankian judizialki esku hartzeko eta bertako kudeatzaileak kargutik kentzeko eskaera. UPyD alderdiak eta M-15 mugimenduak egindako eskaera zen, frogak suntsitzeko ustezko arriskua saihesteko.
Astelehen honetan jakitera eman den epaiaren arabera, Fernando Andreu epaileak ez du beharrezko ikusten Bankia eta BFA erakundeen egungo administrazio taldeko kideak bertatik kentzea, ikertzen ari diren ekintzak ustez jazo zirenean bertan zegoen taldea ''erabat ezberdina'' zelako.
Halaber, Bankia eta BFA berez esku hartuta dauden erakundeak direla azaldu du Andreuk epai horretan.
UPyD alderdiak eta M-15 mugimenduak eskatutako neurria zen esku-hartzea, horien ustez, egungo arduradunak bertatik kentzeak arrisku gehiago ekidin eta frogak suntsitzeko ustezko arriskua saihestuko lukeelako.