Krisi Ekonomikoa -

Bilera Berlinen

AEBek eta Alemaniak eurogunea egonkortzeko lanetan parte hartuko dute

Timothy Geithner AEBetako Altxorraren idazkariak eta Alemaniako Finantza ministroak Europako ekonomia egonkortzeko ahaleginak gehitzearen alde egin dute.

Timothy Geithner AEBetako Altxorraren idazkaria, Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroarekin. Argazkia: EFE
Timothy Geithner AEBetako Altxorraren idazkaria, Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroarekin. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Timothy Geithner AEBetako Altxor idazkariak eta Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroak eurogunea egonkortzeko lanetan parte hartuko dutela adierazi dute ostiral honetan.

Bi buruek Europar Batasuneko azken bileran hitzartutako erreformak aplikatzeko beharra nabarmendu dute, Syl irlan (Alemania iparraldean) egindako bileraren ostean.

Geithnerrek eta Schäublek ahaleginak gehitzearen alde egin dute, nazioarteko mailan, Europako ekonomia egonkortzea lortzeko.

"Batera" lan egiteko beharra nabarmendu dute, finantza publikoak egonkortzea eta makroekonomian egoera ezegonkorrak ekiditea helburu izanda.

Espainia eta Italia egiten ari diren ahaleginetan konfiantza osoa dutela nabarmendu dute, euren erreformekin, eta lanean jarduten jarraitzeko hitza hartu dute.

Geithner Francfortera joan da Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentearekin biltzeko.

Europako Banku Zentrala ostegunean bilduko da eurogunearen moneta-politikaren inguruan hitz egiteko. Erakundeak Geithnerren eta Draghiren arteko bilera izan dela adierazi dute, baina ez dute horren gaineko informazio gehiago eman.

Atzo bertan Junckerrek zorraren erosketari buruz egindako adierazpenen ondoren egin dute gaurko bilera. Eurogunea Europako Banku Zentralari (EBZ) jarraitzeko prest dagoela esan zuen Euroguneko presidenteak. Gauzak horrela, Junckerrek bat egin du Mario Draghi EBZko presidenteak iragan astean agertutako jarrerarekin: euroa salbatzeko behar den guztia egiteko asmoarekin, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea