Krisi Ekonomikoa -

Konpromisoa

Merkelek eurogunea babesteko 'ahal den guztia' egingo duela esan du

Alemaniako kantzilerrak Frantziako presidentearekin batera Europako azken goi-bileran lortutako akordioak “lehenbailehen” aplikatzeko beharra nabarmendu du.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra eta François Hollande Frantziako presidentea. EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra eta François Hollande Frantziako presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako eta Frantziako Gobernuek gaur ohar batean “eurogunea” babesteko beharrezkoa den guztia egiteko prest daudela azaldu dute.

Telefonoz izandako hizketaldi baten ostean, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta François Hollande Frantziako presidenteak azaldu dutenez, Euroguneko kide diren herrialdeek euren betebeharrak bete behar dituzte dagokien lekuan.

Halaber, bi herrialdeek Europako azken goi-bileran lortutako akordioak “lehenbailehen” aplikatzeko beharra nabarmendu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea