Krisi Ekonomikoa -
Sendagaien koordainketa
Ebazpena izan arte koordainketa ez ezartzeko eskatuko du Jaurlaritzak
Rajoyren Gobernuak helegitea aurkeztu zuen dekretuaren aurka, eta Konstituzionalak onartu egin du. Beraz, Jaurlaritzak halabeharrez ezarri beharko du koordainketa.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak osasun arloko murrizketak geldiarazteko dekretuaren gaineko kautelazko neurriak kentzeko eskatuko dio Auzitegi Konstituzionalari.
Gasteizko Gobernuak sendagaien koordainketa saihesteko helburuz onartu zuen dekretua, baina Espainiako Gobernuak helegitea jarri zuen, eta atzo Konstituzionalak onartu egin zion.
Horrenbestez, Jaurlaritzaren dekretua bertan behera geratu da, behin-behinean, eta koordainketa halabeharrez ezarri beharko dute.
Orain, Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoek alegazioak prestatuko dituzte.
Halaber, Jaurlaritzak koordainketaren eraginak orekatzeko neurriak aztertuko ditu, batik bat sektore ahulenei begira.