Krisi Ekonomikoa -

Agerraldia

Defizita desbideratu egin zitekeela jakinarazi zion Salgadok Rajoyri

Halaber, Ekonomia ministro ohiak esan du erabaki egokiak hartu zirela une hartan zituzten datuak kontuan hartuta.

Elena Salgado Ekonomia ministro ohia. Argazkia: EFE
Elena Salgado Ekonomia ministro ohia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elena Salgado Ekonomia eta Ogasun ministro ohiak bera Gobernuan izan zenean egindako kudeaketa defendatu du, eta, 2009ko apirilean kargua hartu zuen arte, Espainiako bankuek krisiari aurre egiteko gaitasun nabarmena erakutsi zutela azaldu du.

Diputatuen Kongresuan egindako agerraldian, Rodriduez Zapateroren Gobernuak finantza arloan martxan jarritako neurriak estrategia orokor baten barruan zeudela esan du Salgadok, eta erabaki egokiak hartu zirela une hartan zituzten datuak kontuan hartuta, gaineratu du.

Salgadok azaldu duenez, Espainiako finantza sistemak nola edo hala aurre egin zion krisiaren lehenengo zatiari beste herrialde batzuetako gainbegiratze sistemak baino "hobeago" bati esker.

Salgadok nabarmendu du Ekonomia eta Ogasun Ministerioan sartu baino lehen, 2009ko apirilean, "Espainiako bankuen erresistentzia gaitasuna nabarmena" izen zela, baina une hartan erakunde batzuen balantzeetan hondaketak izan hasi zirela.

Fernandez Ordoñezen alde azaldu da

Elena Salgadok Ekonomia ministro ohiak Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuen buru ohiak egindako lana defendatu du bere gainbegiratze lanak "bete" egin zituela uste duelako.

Kongresuan egin duen agerraldian, Salgadok esan du Fernandez Ordoñezek ez zituela erakundearen gainbegiratze lan taldeko pertsonak aldatu, bere lanak bete zituela erakusten duen datu bat.

Rajoyri defizita desbideratu zitekeela jakinarazi zion

Elena Salgako Gobernuko presidenteordeak 2011n defizita murriztu izanaren inguruan hitz egin du (% 8,9 desbideratu zen, eta % 6ko desbideratzea aurreikusi zuten), eta Mariano Rajoyri desbideratze honen berri eman ziola azaldu du, inoiz zenbaki zehatz bat ematera iritsi ez zen arren.

Salgadok azaldu duenez, Gobernuan bere azken hilabeteetan helburuak betetzea ezin zela bermatu esan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea