Krisi Ekonomikoa -
Rajoyren murrizketak
Jaurlaritza koordainketa konpentsatzeko formulatan pentsatzen ari da
Lehendakariak esan du onartu egiten duela baina ez duela konpartitzen gaur Konstituzionalak hartutako erabakia, Euskadin botiken koordainketa babesik gabe jartzearena.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak sendagaien koordainketa Osakidetzako preskripzio sistemak "horretarako prest" daudenean aplikatuko du, halere, gastu hori konpentsatzeko formulatan pentsatzen ari da.
Patxi Lopez lehendakaria gaur Eusko Jaurlaritzako zerbitzu jurudikoko, Osasun Saileko eta Gizarte Gaietako arduradunekin bildu da Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren ondorioak aztertzeko.
Auzitegiak gaur Rajoyren Gobernuak jarritako helegitea onartu du Euskadin sendagaien koordainketa debekatzen zuen dekretuarena.
Lehendakariak azaldu duenez, "beste era batean izan ezin duen eran", onartu baina ez du konpartitzen Konstituzionalak hartutako erabakia. Ez du koordainketa aplikatuko duen egunaren data zehaztu.
Jaurlaritzak jakitera eman duenez, "koordainketak esan nahi duen eskubi sozialen murrizketaren kulpagatik kalte ekonomikoak jasoko dituztenentzat" konpentsaketa formulak pentsatzen ari dira.