Krisi Ekonomikoa -
Euskal kutxen Legea
BBK-k, Kutxak eta Vitalek estatutuak berriztea adostu dute
Gaur onartu badituzte ere, estatutuak udazkenean berrituko dituzte, eta erakunde publikoen ordezkaritza % 40ra mugatuko dute.
Erredakzioa
BBK, Vital eta Kutxako Batzar Nagusiek estatutu berriak onartu dituzte gaur arratsaldean, Kutxen Lege berrira egokitzeko. Gehiengo zabalarekin onartu dituzte.
EAJk, PPk eta PSEk estatutu berrien aldeko botoa eman dute, esan dutenez, modu horretan kutxen gobernu organoetan erakunde publikoen pisua gutxitu egingo delako. EH Bilduk, ELAk eta LABek kontrakoa botoa eman dute.
Batzarretan aparte hartzen duten kideen kopurua ere 80an finkatu da. Gaur onartu badituzte ere, estatutuak udazkenean berrituko dituzte, eta erakunde publikoen ordezkaritza % 40ra mugatuko dute.
Zer esan nahi du estatutuak moldatzeak?
Hiru euskal kutxak lege berrira moldatzeak berritasun moduan Batzar Nagusiak aldatzea dakar, 100 kide izatetik 80ra pasatuko da, eta Administrazio Kontseilua 15 pertsonek osatuko dute.
Murrizketa honez gain, lege berriak erakunde publikoen ordezkariak % 40 izatea dakar, orain % 50 dira.
Gainera, Kutxen gobernu erakundeen kudeaketa ez da bateragarria izango edozein postu publikorekin, ezta administrazioko goi-karguekin ere.Erakunde sortzaileen ordezkariak (EAEko hiru hiriburuetako Udalak eta Foru Aldundiak) erakunde bakoitza gobernatzen duenak hatutako ditu, eta, oraingo konfigurazio politikoarekin, Bizkaian EAJri ekarriko dio onura, Araban PPri eta Gipuzkoan Bilduri.
Bozketak
BBKKutxan, jasotako 62 aldeko botoei esker onartu da estatutuak Lege berrira egokitzea. 22 ordezkarik aurkako botoa eman dute.
Vital Kutxan, estatutuen egokitzeak aldeko 66 boto jaso ditu eta kontrako 8.
Elkarretaratzeak
Bitartean, hiru kutxen egoitza nagusien aurrean protestak ari dira egiten LABek eta Stop Deshaucios taldeak deituta.