Krisi Ekonomikoa -
Batzar orokorra
Confebask: 'akordio haundi bat lortu behar da, denbora bukatzear dago'
Miguel Angel Lujuak, Confebaskeko presidenteak dio, larrialdi haundiko egoera bizi dugula eta herri-akordio haundi eta zabal bat behar dela ahalik eta azkarren.
Erredakzioa
Confebaskentzat, erabateko larrialdizko egoera honi, premiazko erantzun bat eman behar zaio, Estatuko indar eta eragile ezberdinen arteko akordio haundi baten bidez, denak batuta eta ezberdinatsun politiko guztiak gaindituz, adostasunetara iritsiz lehen bait lehen, zeren denbora agortzen ari dela gogorazi du Lujuak.
Bilbon egin duten batzar orokorrean, Euskadiko enpresarien elkarteak adierazi du, Espainiarentzatko erreskatea lagungarria izan daitekeela ekonomiarentzat. Lujua presidenteak dio, une honetan krisia gainditu nahi bada, beharrezkoa dela enpresek kreditua lortzea. Rajoyren gobernuak ezarritako murrizketei, Jaurlaritzak aurkeztutako helegiteak berriz, begi onez ikusten ditu Confebaskek, Euskadiren eskumenak defenditu egin behar direla arguidatuz.