Krisi Ekonomikoa -

Espainia munduaren aurrean

Espainiarrak 'galduta' daude Liberation egunkariaren arabera

Egunkari frantsesak, azala eta hainbat orrialde eskeini dizkio Espainiako egoera ekonomikoari. Nazioarteko prentsa ere, informazio ezkorrak argitaratzen ari da Rajoyren azken neurrien inguruan.

Libération egunkari frantsesko azken azala. Argazkia: Journal Libération
Libération egunkari frantsesko azken azala. Argazkia: Journal Libération
Libération egunkari frantsesko azken azala. Argazkia: Journal Libération

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bere garaian Greziarekin egin zuen modura, Frantziako Libération egunkaria, zuzen eta zorrotz dabil Espainiako krisi ekonomikoa aztertzen. Horren adibide da bere azken azala, non bandera espainiar haundi bat ikusi daiteke, eta bere gainean,izenburua: 'galduta' , tamainu haundian hau ere.

Espainiako egoera ekonomikoari eskeintzen dizkion orrialdeetan, egunkari frantsesak, Espainia krisian hondoratzen ari dela esaten du, nahiz eta Europa plan ezberdinak aztertzen ari den. 'Porrota' eta 'hondamendia' bezelako hitzekin definitzen du egungo egoera Espainian, esanez, Rajoyk ez duela onartu nahi arazo ekonomikoa, politikoa bihurtu dela. Egunkariko zuzendariak, Nicolas Demorandek dio, Espainian ezer ez dabilela ondo, eta ekidin ezineko desastre batetara doala Espainiako krisia.

Erresuma BatuaFinancial Times eta The Guardian egunkariak, Erresuma Batuan garrantzitsuenak, titular bat baino gehiago partekatu dute azken asteetan. Esaterako, biak bat etorri ziren Espainiako bankuen erreskatearen inguruan, Rajoyk hori guztia garaipen bat bezela saldu zuela, eta euren iritziz, jarrera hori, onartezina izan zen krisian murgilduta dagoen euro guneko egoera ikusita. Bat egiten dute baita ere, Rajoyren espainiarrekiko jarrera kritikatzeko: diote, presidenteak argiago hitzegin beharko liekela hiritarrei, eta Europari erakutsi, berak dioen bezela, Espainiako ekonomia ez dela arrisku sarian ikusten den hori, eta duen indarra nolakoa den azaldu behar duela. Horrekin bakarrik, eta beste neurri berri batzuekin lasaituko omen da Espainiako zorrarekin dagoen presioa.

Alemaniako Die Welt egunkariak berriz dio, ez dela nahikoa Espainiak Frantzia eta Alemaniaren laguntza izatea Europako Banku Zentralaren aurrean, diru merkatuei pazientzia bukatzen ari zaielako eta jada ez direlako inorekin fidatzen.

Kezka EEBBetanEEBBak jada hauteskunde giroan daude murgilduta. Obama berriz aukeratua izateko testuinguruan, badakite Europako krisiak zuzenean eragingo diela, horregatik, gai hau egunero ateratzen da euren mitinetan. Esaterako, hautagai errepublikarrak, Mitt Romneyk argi esaten du berak ez duela nahi EEBBek Europaren antzik izatea, eta ez du ulertzen, nola oraindik Europak ez duen konpondu Espainia eta Italiako arazoa.

International Herald Tribunek berriz dio, Espainiak duen mina ez duela bankuen erreskate batek bakarrik sendatuko, eta Europako banku zentralari laguntza eskatzeak, aurkako efektua lortzen duela, alegia, diru merkatuak oraindik urduriago jartzea.

Portugal, baikorrenaPortugaleko Economico egunkaria izan da esku-zabalena Rajoyk hartutako neurrien inguruan eta Espainiako bankuei egindako erreskatearen inguruan. Dio, Espainiak, neurri gogorragorik hartu gabe lortu duela bankuentzat erreskatea.

Espiritu Santuaren bankuko presidenteak, Ricardo Salgadok aldiz dio, Espainiak ez duela erreskate osorik behar eta  Portugaleko merkataritza bankuko presidenteak bere aldeti, ontzat ematen du bankuei emandako lagutnzak, horrek, pixkanaka, Espainiaren noraeza zuzenduko duelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea