Krisi Ekonomikoa -
Alemaniako egunkari batean
Erreskate funtsak Espainiako zorra erostea aztertzen ari da Eurotaldea
Erreskate funtsak, Europako Banku Zentrala merkatuko agente gisa jokatuta, zorra erostea aztertzen ari dira Euroguneko herrialdeak, arrisku-sariaren maila baretzeko asmoz.
Erredakzioa
Eurotaldeko herrialdeak Espainiarentzako finantza erreskate berri bat aztertzen ari dira. Horrela, erreskate funtsak, Europako Banku Zentrala (EBZ) merkatuko agente gisa jokatuta, zorra erostea aztertzen ari dira Euroguneko herrialdeak, arrisku-sariaren maila baretzeko asmoz, Sddeutsche Zeitung egunkari alemaniarrak argitaratu duenez.
Mekanismoa martxan jartzeko Mariano Rajoyren Gobernuak Eurotaldeari eskaera ofiziala egitea beharrezkoa da. Gainera, erreskatea justifikatuta dagoen jakiteko EBZaren eta Batzordearen iritzia ezagutu beharko litzateke.
"Madrilek eskaera aurkezten badu, laguntzeko prest egongo gara", esan du Europako Batzordeko diplomatiko batek.
Espainiak eta Eurotaldeak bankaren 100.000 milioi euroko erreskaterako baldintzak adostu dituzte dagoeneko. Hala ere, egunkari alemaniarrak argitaratu duenez, hori ez da bonoen erosketa hasteko ezinbesteko baldintza bat; izan ere, erreminta hori finantza sektorean kaudimen arazorik ez duten herrialdeetan bakarrik erabili daiteke.
Horrez gain, egunkariak Luis de Guindos Ekonomia ministroak azken egunetan Wolfgang Schuble eta Pierre Moscovici Alemaniako eta Frantziako Finantza ministroekin bildu dela ere gogoratu du.
Horrez gain, egunkariak Luis de Guindos Ekonomia ministroak azken egunetan Wolfgang Schuble eta Pierre Moscovici Alemaniako eta Frantziako Finantza ministroekin bildu dela ere gogoratu du.
Alemaniako zalantzen aurrean, egunkariak Frantziak plana babesten duela ziurtatu du.