Krisi Ekonomikoa -

Bilera Berlinen

Espainiak eta Alemaniak bankuen batasunean aurrerapausoak nahi dituzte

Luis de Guindos Ekonomia ministroak eta Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroak euren Europako kideei goi bilerako erabakiak “lehenbailehen” aplikatzea eskatu diete.

Luis de Guindos Ekonomia ministroaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Ekonomia ministroak eta Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroak astearte honetan Berlinen bankuen batasuneranzko bidean aurrerapausoak ematea eskatu dute, Espainiaren egoera larriaren aurrean eta Moody´s agentziak Alemaniari egindako oharpenaren ostean.

Ministroek ohar batean euren euroguneko kideei ekaineko Europako goi-bileran hartutako erabakiak "lehenbailehen" aplikatzeko eskaera egin diete, horrek "bankuen batasun eraginkor bat sortzea" dakar.

Mugarri honek Espainiak eskatuta bankuei laguntza zuzenak ematea ekarriko luke eta zorra erostea Europako erreskate funtsetik.

Biek idatzitako notan, 100.000 milioi eurorainoko eurogunearen laguntzaren garrantzia nabarmendu dute, eta "ibilbide orri bat azkar ezartzea" gomendatu dute, makroekonomiako kontrapartidak jakiteko.

Schäublek eta De Guindosek azken hilabeteotan Espainian aplikatutako neurriak nabarmendu dituzte, eta 2014rako gehiegizko defizita jaistea bilatzen dutela azaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea