Krisi Ekonomikoa -
2013ko aurrekontuak
Kongresuak 126.792 milioi euroko gehienezko gastua onartu du 2013rako
PSOEk, Ezker Anitzak, CiUk, UPyDk, EAJk eta Talde Mistoak Gobernuak 2012-2015 urteetarako ezarritako egonkortasun helburuak errefusatu dituzte.
Erredakzioa
Diputatuen kongresuak 2013 urterako 126.792 milioi euroko gehienezko gastua onartu du, Estatuko aurrekontu orokorrentzako proiektuaren oinarri izango da, eta, lehenengo aldiz, autonomia erkidegoek kontuan izan beharko dute.
2013rako gehienezko gastuaren muga aurrera atera da PPren 176 botoekin eta UPNren diputatuenarekin. Kontrako botoa 140 diputatuk eman dute (PSOE, Ezker Anitza, UPyD, CiU, EAJ, ERC, Amaiur, BNG, CC, GeroaBai). Era honetan 2013ko aurrekontuentzako lehenengo pausoa eman da.
Hurrengo izapidea Senatuan izango da ostegunean, gehienezko gastua berretsiko baitute.
Oposizioak gehienezko gastua errefusatu du 'suizida' delako
PSOEk, Ezker Anitzak, CiUk, UPyDk, EAJk eta Talde Mistoak Gobernuak 2012-2015 ureetarako ezarritako egonkortasun helburuak errefusatu dituzte, baita Aurrekontuetarako gehienezko gastua ere politika “suizida” batean oinarritzen delako, eta atzeraldia sakontzea eragingo duelako.
Diputatuen Kongresuko osoko bilkuran gehienezko gastua bozkatuko dute gaur, lehengo ostiralean Ministroen Kontseiluan onartu ostean.
Soraya Rodriguezek esan duenez krisitik irteteko irtenbiderik ez dago, eta Cristobal Montoro Ogasun ministroari bere politika zuzentzeko eskatu dio, herritarrengan eragin “oso gogorrak” izaten ari delako.
Bere ustez, Mariano Rajoy izena eduki ez arren arrisku sariak bere politikaren ondorioa da gertatzen ari dena.