Krisi Ekonomikoa -
Hitzarmen kolektiboa
Cebekek uste du ELAk mundua kontrolatu nahi duela empresaz enpresa
Cebekeko presidenteak ez du ulertzen ELA nolatan geratu den hitzarmen kolektibotik at eta adierazu du, euskal sindikatua, lan erreformaz baliatu nahi dela hitzarmen sektorialekin bukatzeko.
Erredakzioa
Bizkaiko enpresa konfederakundearen presidenteak, Jose Maria Vázquez Eguskizak, ELAren ustezko azpi- jokoa agerian utzi izan nahi du: sindikatu abertzaleak, hainbeste kritikatutako lan erreforma erabiliko duela adierazi du, enpresa hitzarmenak indartzeko sektorialen aurretik hain zuzen.
Bizkaiko patronalaren agintariak, sindikatuak kritikatu ditu, esanaz, hitzarmen kolektiboaren erabilera interesatua egiten ari direla lan erreforma ez onartzeko.
Eguskizak dio, sindikatuek, lan erreforma baztertu nahi dutela hitzarmen kolektiboarekin, eta aldiz, Cebekek erreformak ekarritako legedi berriaren inguruan hitzegin behar dela defendatu du: urteak daramatzagu pentsatzen lan erreforma bat positiboa eta beharrezkoa izango litzatekeela enpresa iharduerarako eta aberastasuna sortzeko, eta beraz, aplikatzeko ahalegina egin behar da.
ELAri buruz, gaineratu nahi izan du, nola litekeen sindikatu honek lan erreformaren aurka hain gogor egitea, gero oerreforma horretaz baliatzeko, enpresaz enpresa hitzarmenak egin ahal izateko. Era honetara, ELAk, mundua kontrolatu nahi duela adierazi du. Horrekin batera, sindikatu abertzalearen ustezko asmo izkutua ere agerian utzi du Eguskizak, alegia, ELAk, honekin guztiarekin, hitzarmen sektorialekin bukatu nahi duela behingoz. Sindikatua hitzarmen kolektibotik at geratzea ere kritikatu du Cebekeko presidenteak, hori inoiz ikusi gabekoa dela esanaz.
Bukatzeko, atsekabez adierazi du Eguskizak Confebask eta CCOO, UGT eta LAB sindikatuak akordio batetara iritsi ez izanaz lurraldekako hitzarmen sektorialak garatzen jarraitzeko, eta gogoratu du, lan erreformarekin, urtebete baino ezin dutela iraun hitzarmen berriek. Ez badira berritzen, estatu edo enpresako hitzarmenak aplikatuko direla ohartarazi du.