Krisi Ekonomikoa -

Murrizketak

Konstituzionalak onartu egin du Nafarroako Parlamentuaren helegitea

Rajoyren Gobernuak osasun eta hezkuntza alorretan egindako murrizketen aurka Nafarroako Parlamentuak aurkeztu zituen helegiteak onartu ditu Auzitegi Konstituzionalak.

Nafarroako Parlamentuaren irudia. Argazkia: EFE
Nafarroako Parlamentuaren irudia. Argazkia: EFE
Nafarroako Parlamentuaren irudia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rajoyren Gobernuak osasun eta hezkuntza alorretan egin dituen murrizketen aurka Nafarroako Parlamentuak aurkeztu zituen helegiteak onartu ditu Auzitegi Konstituzionalak.

Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratu duenaren arabera, Osasun Sistema Nazionalaren jasangarritasuna eta zerbitzuen kalitatea bermatzeko apirilaren 20ko 16/2012 Lege Dekretuaren aurkako hainbat helegite onartu ditu Konstituzionalak.

Horrez gain, hezkuntza publikoan gastua neurtzeko apirilaren 20ko 14/2012 Lege Dekretuaren 3 eta 4 artikuluen aurkako helegiteak ere onartu ditu.

Nafarroako Parlamentuak ekainaren 28an onartu zituen (PSN; NaBai, Bildu eta I-E alderdien babesarekin) helegite horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea