Krisi Ekonomikoa -
Ofiziala da
Murtziak irailean eskatuko dio 'erreskatea' Gobernuari
Murtziako presidenteak azaldu duenez, bere autonomia erkidegoak irailean 200 eta 300 milioi euro arteko laguntzak jasotzeko likidezia funtseko laguntza irailean eskatuko du.
Erredakzioa
Ramon Luis Valcarcel Murtziako presidenteak esan du irailean 300 milioi eurorainokoa izan daitekeen laguntza eskatuko diola Mariano Rajoyren Gobernuari.
Murtzia bigarren autonomia erkidegoa bilakatu da erreskatea eskatzen, Valentziak lehengo astean ere hori eskatu ostean. "Zenbateko zorra pilatzen ari garen aztertzen ari gara, eta 200 milioikoa izan daiteke, 300 milioikoa gehienez", azaldu du Valcarcelek Bruselarekin egindako bileran. Halere, oraindik kopuru zehatza esatea posible ez dela nabarmendu du.
"Murtziak ez dio erreskatea eskatuko Estatuari. Murtziak likidezia funtsak eskatuko dizkio, erreskatearekin zerikusirik ez duena", esan du Valcarcelek. "Erreskatea ez, erreskatea larrialdiko gauza bat delako", azpimarratu du.
"Neuk erreskatea eskatzeko beharra izango banu berehala egingo nuke. Baina ez da beharrezkoa muga horietara iristea", esan du.