Krisi Ekonomikoa -

AHTren lanak

Lehendakariak dei egin dio Madrili AHTrekiko konpromisoa bete dezan

Patxi Lopezek Rajoyren gobernuari, Gasteiz eta Burgos arteko AHTren zatia burutu dezala eskatu dio, aurreikusita bezala heltzeko 2016. urtera.

Patxi Lopezek AHTko Zizurkil-Hernani zatiko lehen harria jarri du

01:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi López lehendakariak Espainiako gobernuari, AHTren lanen inguruko bere hitza betetzeko eskatu dio, hain justu, Gasteiz eta Burgos arteko zatia agindutako denboran burutu dezan, 2016. urterako aurreikusitako moduan.

Lehendakariak, Gipuzkoako azken zatiaren lehenengo harria ezartzerakoan egin ditu adierazpen hauek, Hernialde-Zizurkileko tartean hain zuzen, eta adierazi du, zati honen bukaerarekin, Gipuzkoako AHTren sare guztia bukatuta egongo dela. Beraz, Jaurlaritzari zegokion lana Gipuzkoan, amaitutzat eman du, gogoratuz, agintera heldu zirenean, zati bakarra zegoela eraikitzen, eta azkenengo honekin, 17ra iritsi direla, hau da, 59,1 kilometroetara alegia.

Patxi Lopezek kritika egin die, egun bizi dugun krisialdian horrelako lanak egitea xahubide edo gehiegikeria dela esaten dietenei, Gipuzkoako Frou Aldundiak dioen bezela, eta gaineratu du, hori dioten guztiak erratuta daudela.

AHT aberastasuna sortzeko laguntzen ematen duen inbertsio modura definitu du eta era berean, euskal ekonomiarako elementu dinamizatzaile bezela defendatu du, gaineratus, horrek guztiak enplegua sortzeko balioko duela zuzenean eta zeharka, batik bat eraikitze lanetan, eta ondoren ere hala egingo duela. Ekonomiaren ezinbesteko estimulu bezala ere definitu du AHT.

Lehendakariak argi utzi du, krisialdiaren aitzakiarekin ezin direla era horretako lanak geldiarazi, eta euskal ekonomiak beharrezkoa duela horrelako bultzada bat, are gehiago bizi dugun garaian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea