Krisi Ekonomikoa -

Murrizketa

Bizkaiko kargu politikoek ez dute Gabonetako ordainsaria jasoko

Bizkaiko Foru Aldundiak Gabonetako aparteko ordainsaria kenduko die Aldundiko kargu politikoei. Neurri horri esker 200.000 euro aurreztea espero dute.

Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusia. Argazkia: EITB.
Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusia. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak Gabonetako aparteko ordainsaria kenduko die Aldundiko kargu politikoei, gaur Jose Luis Bilbao diputatu nagusiak iragarri duenez. Neurri horri esker 200.000 euro aurreztea espero du Bilbaok.

Punto Radiori eskainitako elkarrizketan, Bilbaok azaldu du murrizketa berri hori bihar adostuko dutela, Aldundiaren Gobernu Bileran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea