Krisi Ekonomikoa -

Bankuei laguntza

Espainiar bankuei laguntza ematea onartu du Finlandiako Parlamentuak

Finlandiaren baiezkoa Espainiak eta herrialde horrek lortutako akordioari esker izan da posible. Espainiak 769,92 milioiko gehienezko bermea ordainduko dio.

Lehen Ministroa Finlandiar parlamentuan. Artxiboko irudia
Lehen Ministroa Finlandiar parlamentuan. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Finlandiar Parlamentuak espainiar bankuei emango dioten 100.000 milioi arteko laguntzan parte hartzea erabaki du, orain dela hiru egun Helsinkik eta Madrilek lortutako akordioaren ostean.

Jyrki Katainen lehen ministroak zuzentzen duen gobernu koalizioak aurkeztutako mozioak 109 diputaturen babesa izan du. Oposizioko 73 diputatuk aurka bozkatu dute, eta beste 17k ez dute bozkatzeko aukerarik izan, ez baitira saiora aurkeztu.

Finlandiaren baiezkoa Espainiak eta herrialde horrek lortu duten alde biko akordioari esker izan da posible. Espainiak 769,92 milioiko gehienezko bermea ordainduko dio Madrilek 100.000 milioi euroko diru laguntza eskatuz gero.

Ordainetan, Helsinkik uko egingo die maileguan parte hartzeagatik zegozkion interesei.

Oposizioa, kontran

Eduskuntan (parlamentu finlandiarra) eginiko bozketan betebehar bat bezala kontsideratu da, koalizioa osatzen duten sei alderdiek gehiengo zabala baitute. Dena den, 50 urtetan lehen aldia da udako oporrak eten eta ezohiko bilkura bat deitu dutela.

Soilik oposizioko Zentroko Alderdia eta Benetako Finlandiar alderdi ultranazionalista agertu dira kontran.

Bundestag

Alemaniako Bundestagek (behe ganbera) aho batez onartu zuen atzo Espainiako banku sistema birkapitalizatzeko emango den diru laguntzan parte hartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea