Krisi Ekonomikoa -

Murrizketak hezkuntzan

Eskolako materialaren BEZ zerga 17 puntu igoko da irailean

Ikastetxeek are gehiago nabariko dute garestitzea, erosi beharreko materiala % 60 garestiago ordaindu beharko dute eta. Gainera, murrizketen ondorioz ikastetxeen aurrekontua murriztu egin da.

Eskolako liburuen BEZ zerga % 17 igoko da irailean. Argazkia: EITB
Eskolako liburuen BEZ zerga % 17 igoko da irailean.
Eskolako liburuen BEZ zerga % 17 igoko da irailean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dagoeneko hasi dira BEZ zergaren igoera aplikatzen. Hil honetan bertan hasi dira aplikatzen igoera gasari, argindarrari, telefonoari eta urari. Era berean, irailaren lehenetik aurrera, beste horrenbeste gertatuko da eskola materialarekin.

Eskola materialaren kasuan, ordea, igoera askoz handiagoa izango da, 17 puntukoa, BEZa % 4tik % 21era igoko baita. Koaderno, plastilina eta eskolan erabiltzen diren beste hainbat materiali ezarriko zaio % 21eko BEZa. Horrek esan nahi du oporren ostean ikasturtearen hasiera garestiagoa izango dela aurten. Irailaren 1ean ezarriko dira zerga berriak eskola materialaren kasuan.

Sektoreko iturrietatik adierazi dutenez, BEZ zergaren igoera hori are gehiago antzemango dute ikastetxeek. Horiek erosi behar izaten duten materiala % 60 garestiago ordaindu beharko dute. Gainera, Rajoyren murrizketen ondorioz jada ikastetxeen aurrekontua nabarmen txikituta dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea