Krisi Ekonomikoa -
Manifestazio historikoak
Murrizketen aurkako manifestazio jendetsuak egin dituzte Estatu osoan
Sindikatuen arabera, Madrilekoa manifestazio historikoa izan da parte hartu duten 800.000 pertsonengatik. 400.000 pertsona izan dira Bartzelonakoan.
Erredakzioa
Milaka pertsona manifestatu dira Espainiako 80 herrialdetan era baketsuan, eta Gobernuaren azken murrizketen aurkako leloak oihukatuz. Manifestazioa deitu duten sindikatuek azaldu dutenez, manifestazioak egiten jarraituko dute murrizketa politika aldatu arte.
"Estatua suntsitu nahi dute, ekidin beharra dago, gehiago gara" lelopean, Ignacio Fernandez Toxo CCOO sindikatuko idazkari nagusia eta Candido Mendez UGTkoa Madrileko martxaren buru izan dira. BEZaren igoeraren, langabeen laguntzetan murrizketak egitearen eta Gabonetako pagaren ezabapenaren aurka egin dute.
Madrilgo protestetan 40.000 pertsona izan dira, Poliziaren arabera, aldiz, manifestazioa deitutako sindikatuen hitzetan, 800.000 pertsona bildu dira.
Madrilen ezagutzera emandako manifestuan murrizketak "betikoen" kontra direla nabarmendu dute, langabeen, langilen publikoen, pentsiodunen, gazteen, emakumeen eta etorkinen kontra.
Neptuno kaletik hasi manifestazioa eta Solen amaitu dute, bi orduko ibilbidea izan da. Sindikatuek azaldu dutenez, manifestazio honen atzetik gehiago izango dira, Gobernuak bere murrizketa politikak zuzentzen ez baditu.
Zazpi pertsona atxilotu dituzte Madrileko protestetanZazpi pertsona atxilotu dituzte eta 26 pertsona zauritu dira, horietatik sei ospitalera eraman dituzte, Madrilen Mariano Rajoyren Gobernuaren aurkako protestetan.
Manifestazioa hasi denetik 00:30 arte, zazpi atxiloketa izan dira Poliziako Buruzagitza Nagusitik jakitera eman dutenez.
Manifestazio jendetsua BartzelonanMilaka pertsona (400.000 sindikatuen arabera, eta 40.000 Poliziaren ustez) manifestatu dira ostegun honetan Bartzelona hirugunean Gobernuak ostiralean onartutako neurrien kontra egiteko.
Josep Maria Ivarez UGTko Kataluniako idazkari nagusiak azaldu duenez, manifestazio hau greba orokorra izan baino lehenagokoa da, azaldu du martxa hastear zela. Sindikatuen nahia euren borrokan jarraitzea dela esan du.
Joan Carles Gallego CCOO sindikatuko idazkari nagusiak esan duenez, sindikatuek erreferendum bat eskatuko dute herritarrek neurriek bozkatu ditzaten, eta, gehienek errefusatu egiten badute, Gobernuak dimititu egin beharko lukeela gaineratu du.
Valentzian, sindikatuen arabera, 250.000 pertsona manifestatu dira, Alacanten 70.000 eta Castellon 40.000.
Euskadin manifestaziorik jendetsuena Bilbon izan da, bertan, CCOOko eta UGTko buruek sindikatuen batasuna deitu dute. ELAk eta LABek greba orokorra deitu dute irailaren 26rakoEAEn eta Nafarroan.