Krisi Ekonomikoa -

Lehentasunezko partaidetzak

Lehentasunezko partaidetzen bezeroek aurrezkiak galduko dituzte

Entitateen berregituratzeak sorraraziko dituen kostuak Estatuak soilik ez ezik, entitateetan inbertitu zutenek ere ordaindu beharko dituztela ezartzen dute baldintzek.

Gizon bat NovaGaliciaren kontra protestatzen. Argazkia: Efe
Gizon bat NovaGaliciaren kontra protestatzen. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis De Guindos Ekonomia ministroak lehentasunezko partaidetzen titularrek "erreskatatutako bankuen berregituraketan beren baliabideekin lagundu beharko dutela" ziurtatu du, banku espainiarrei emandako kredituak ezartzen dituen baldintzen arabera.

Entitateen berregituratzeak sorraraziko dituen kostuak Estatuak soilik ez ezik, entitateetan inbertitu zutenek ere ordaindu beharko dituztela ezartzen dute baldintzek. Ekonomia ministroak Gobernuari eginiko kontrol saioan egin ditu adierazpen horiek, bere alderdi bereko Antonio Hurtado parlamentariak eginiko galderari erantzunez. Hurtadok banku espainiarrei emandako laguntzaren memorandumak “lehentasunezkoen iruzurrari estaldura ematea inplikatzen duen” galdetu dio.

Produktu horiei eta laguntza publikoa behar duten erakundeei dagokienez, arauak "lehentasunezkoen trukeak Europako Batzordeak baimentzea" exijitzen du, "merkatuaren baldintzetan egiteko", De Guindosek azaldu duenez.

"Saihestu egin behar zen"

De Guindosek berretsi du Gobernuak legedia aldatuko duela lehentasunezko partaidetzak inbertitzaileei berriro ez saltzeko. Hala ere, arau berriak ez omen du atzeraeragina izango.

"Zoritxarrez, arauaren aldaketak ez du dagoeneko saldu diren produktuetan eraginik izango", eta hori, "saihestu egin behar zen", ministroaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea