Krisi Ekonomikoa -
Gobernuaren neurri berriak
Arabako aldundiak Rajoyren neurriak ezarriko ditu
Javier de Andres ahaldun nagusiak "sakrifizioak" egiteko garaia dela eta jarrera okerra duela esan dio Patxi Lopez lehendakariari.
Erredakzioa
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak azaldu duenez, Araban mariano Rajoyren Gobernuak aurkeztutako azken murrizketak ezarriko dituzte; izan ere, ezinbestekoak direla uste dute.
"Aginte erosoa" nahi duen agintaria gaizki ari dela eta "sakrifizioak" egiteko garaia dela esan dio De Andresek Patxi Lopez lehendakariari.
Ahaldun nagusiak Arabako funtzionarioei murrizketak ezarriko zaizkiela berretsi du. Gainera, diru-sarrerak nahikoak ez direla eta, hainbat zerga igo behrako dituztela onartu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea