Krisi Ekonomikoa -

Nazioarteko Moneta Funtsa

Espainiako ekonomiak atzera egingo du 2013 urtean ere

Iragan apirilean argitaratutako aurreikuspenen arabera, Espainiak % 0,1eko hazkundearekin itxi behar zuen 2013 urtea.

Christine Lagarde, FMIko zuzendaria. Argazkia: EFE.
Christine Lagarde, FMIko zuzendaria. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako ekonomiak atzera egingo du 2012. urtean, baina aurreikusitakoa baino gutxiago, gaur Nazioarteko Moneta Funtsak iragarri duenez. Horrez gain, 2013 urtean ere, Espainiak atzera egingo du (% 0,6).

Iragan apirilean argitaratutako aurreikuspenen arabera, Espainiak % 0,1eko hazkundearekin itxi behar zuen 2013. urtea. Datu horiek berrikusi ondoren, Nazioarteko Moneta Funtsak esan du Espainiak datorren urtea % 0,6ko beherakadarekin itxiko duela.

2012. urteari begira, Espainiako ekonomiak % 1,5 egingo du behera (apirilean % 1,8 jaitsiko zela iragarri zuten).

Ondorioz, 2013. urteari begira iragarritako hazkundea atzeratu egingo da eta Espainiako ekonomiak sei hamarren galduko ditu datorren urtean.

2011an, % 0,7ko hazkundea izan zuen Espainiako Barne Produktu Gordinak. Espainia ez da gai izango datu horiek errepikatzeko, Nazioarteko Moneta Funtsaren iritziz.

Defizit “datu txarrak”

Defizitaren inguruan, Espainiak % 7ko datuarekin itxiko du 2012. urtea. 2013rako, defizita % 5,9ra jaistea lortuko du Espainiak. Zifra honek Espainiako defizita aurten Europako kideek eskatzen dioten % 6,3aren gainetik ezartzen du, eta 2013ko datuak ere (% 4,5) helburua pasatzen du.

"Munduko ekonomiak okerrera egin dezake"

Olivier Blanchard Nazioarteko Diru Funtseko buru ekonomistak astelehen honetan azaldu duenez, munduko ekonomiaren hazkuntzarako arriskurik handiena Espainiaren eta Italiaren bilakera da, batez ere bi herrialdeetako batek ezingo balu merkatuetarako sarbiderik izan.

Ziklo horrek okerrera eginez gero eta bi herrialdeetako batek merkatuetarako sarbidea galduz gero, inplikazio horrek "munduko ekonomia errailetik irtetea" eragingo luke, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea