Ekonomia -

Merkatuak

Burtsak % 1,17 egin du gora, Gobernuak murrizketak iragarri ondoren

6.800 puntuko maila berreskuratu du. Arrisku-sariak 530 puntuko kotan bukatu du jarduna.

Espainiako burtsa. EFE
Espainiako burtsa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako burtsak % 1,17 egin du gora asteazken honetan, eta 6.800 puntuko maila berreskuratu du, Gobernuak murrizketa neurri berriak iragarri ondoren; izan ere, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak BEZa igo eta funtzionarioei aparteko soldata bat kenduko diela azaldu du gaur Kongresuan. Halaber, aurrerantzean langabeek diru gutxiago jasoko dute seigarren hilabetetik aurrera.Neurri berri horiek iragarri ondoren, arrisku-saria jaitsi eta 530 puntuko mailan kokatu da, eta 79 puntu igo da. Ibex 35 6.805,90ko mailan kokatu da. Urteko galerak % 20,55ekoak dira dagoeneko.

Balore handi guztiek egin dute gora: BBVAk, % 2,34; Iberdrolak, % 1,80; Santanderrek, % 1,73; Telefonicak, % 1,68; Repsolek, % 1,42; eta Inditexek, % 1,08%.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea