Krisi Ekonomikoa -

Gasteizko aireportua

AENAk Forondako 102 langile kaleratuko dituela salatu du UGTk

Foronda gauez bakarrik irekitzea erabaki du Espainiako Gobernuak, egunean zortzi orduz (orain arte 24 orduz irekita egon da).

Forondako aireportua gauez bakarrik irekiko dute. Argazkia: EITB.
AENAk Forondako 102 langile kaleratzeko asmoa du

01:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AENAk Gasteizko Forondak aireportuko 102 langile kaleratuko ditu, UGT sindikatuak Radio Vitoriari adierazitakoaren arabera. Arabako aireportuko langile batzordeak salatu duenez, AENAk 140 langileetatik 102 kaleratuko ditu, Espainiako aireportu batzuetako ordutegia murrizteko planaren ondorioz.

Izan ere, Foronda gauez bakarrik irekitzea erabaki du Espainiako Gobernuak, egunean zortzi orduz (orain arte 24 orduz irekita egon da).

Arabako Batzar Nagusietako oposizioko alderdiek dirua jartzeko eskatu diote Arabako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari, Forondako aireportuak zabalik jarrai dezan eguneko 24 orduetan.

Aireportuetako plan berria

Espainiako Sustapen Ministerioak aireportuetako eraginkortasunaren planaren berrieman zuen iragan ostegunean. Honen bitartez 17 aireportutako eta 2 heliportutako asteko ordutegiak murriztuko dira.

Horien artean Gasteizko aireportua astean 168 ordu zabalik egotetik 60 ordu baino ez egotera pasatuko da; eta Iruñekoak 2.002 ordutik 725 ordura murriztuko du ordutegia, zerbitzuak eskari errealari egokitzeko eta modu horretan, aireportuen itxiera saihesteko.

Ana Pastor Sustapen ministroak prentsaurreko batean azaldu zuenez, Espainiako Gobernuak urtean 500.000 bidaiari baino gutxiago dituzten aireportuen itxiera ekiditeko hartu du bide hori.

Planean dauden aireportuak ondorengoak dira: Valladolid, Melilla, Donostia, Iruñea, Leon, Badajoz, Salamanca, Burgos, Gasteiz, Madril-Torrejon, Logroño, Albacete, Huesca, Kordoba, Madril-Cuatro Vientos, Sabadell (Bartzelona) eta Son Bonet (Mallorca), baita Ceutako eta Melillako heliportuak.

Ordutegi berriak neguko denboraldian jarriko dira abian, urritik aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea