Ekonomia -
Bankia auzia
Auzitegi Nazionalak M-15en kereila onartu eta Bankia auzipetu du
Bestalde, arduradun politiko eta kutxetako goi-kargudunek Kongresuan azalpenak eman beharko dituzte.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak M-15 mugimenduak aurkeztutako kereila onartu du eta Rodrigo Rato Bankiako presidente ohia eta administrazio kontseiluko kideak auzipetu ditu, besteak beste, inbertsioak egiteko iruzur egiteagatik.
Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak berretsi du erabakia eta UPyDk aurkeztutakoari batuko dio kereila, izan ere, "antzekotasuna" dutela uste du, baina delitu gehiago gehituko dizkio.
Fiskalaren iritziaren aurka hartu du erabakia. "Zehaztu gabeko delituengatik ezin dira kereilak onartu", fiskalaren ustez, eta horregatik, M-15 mugimenduak ezin zuela akusazio partikular gisa aurkeztu argudiatu zuen. Auzitegi Nazionalak, ordea, onartu egin du.
M-15 mugimenduaren ekimenak 19.000 euro lortu zituen 24 ordu baino gutxiagoan, eta besteak beste, "15MpaRato", "Herritarren Erreskate Plana", "Zorraren Herritarren Kontu Ikuskaritza Plataforma" eta Kataluniako "Iaioflautas" mugimenduen babesa du.
Kereila jarri duten taldeek beste aurrezki-kutxen buruzagien aurka ere ekintzak iragarri dituzte, baita "politikari batzuen" aurka ere, nahiz eta azken hauek zein izan daitezkeen ez duten zehaztu. "Hau hasiera baino ez da", adierazi dute.
Ratok "lehenbailehen" Kongresuan hitz egitea eskatu du
Rodrigo Rato Bankiako presidente ohiak Kongresuan hitz egitea eskatu du, entitatearen presidente izan zeneko kudeaketa azaltzeko.
Urtebete eskas egon zen entitatearen buru Ignacio Goirigolzarrik kargua hartu eta 19.000 milioi euroko laguntza eskatu zuen arte.
Caja Madrideko presidente gisa, Ratok Bancaja, Caja de Canarias, Caixa Laietana, Caja Rioja, Caja Avila eta Caja Segovia batzea sustatu zuen eta era honetan, BFA Banco Financiero y de Ahorro Bankiako filiala eratu zuen.
24 goi-kargudunek Kongresuan hitz egingo dute
24 goi-kargudun eta aurrezki kutxetako arduradunek Kongresuan hitz egiteko eskatu du PPk. Era honetan, Ekonomiako Batzordearen aurrean azalpenak eman beharko dituzte uztailetik aurrera.
Alfonso Alonsok iragarri du, eta besteak beste, José Ignacio Goirigolzarri egungo Bankiako presidenteak, Rodrigo Rato presidente ohiak, Luis María Linde Espainiako Bankuko gobernadoreak, eta esku hartu behar izan duten kutxetako zuzendariek hitz egingo dute.
Halaber, aurreko gobernuko presidenteorde ohiak ere deitu ditu PPk. Horien artean, Pedro Solbes eta Elena Salgado, Jose Manuel Campa eta Fernando Jiménez Latorre Ekonomiako Estatu idazkariak