Krisi Ekonomikoa -
Murrizketak
Rajoyk BEZa igo eta funtzionarioen lanaldia luzatu egingo du
Montorok ez du argitu ostiralean adostuko dituzten neurrien artean BEZa igotzea edota etxea erostearen truke eskainitako desgrabazioa kentzea egongo diren. Turismoaren BEZa % 8an mantenduko dute.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak BEZa igoko duela eta funtzionarioen lanaldia luzatu egingo duela iragarri du gaur Cristobal Montoro Ogasun ministroak. Horrez gain, etxea erostearen truke eskainitako zerga-arinketak kentzea aztertuko dutela baieztatu du.
"BEZa ordaindu behar dutenek benetan ordainduko balute, ez genuke hainbeste igoko", esan du Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak. "Argiako ezin dut esan", gaineratu du ministroak, Madrilgo Unibertsitateko udako ikastaro batean.
Etxea erostearen truke eskaintzen diren zerga-arinketak kentzeaz ere mintzatu da ministroa. "Bidea hori da", esan du, baina murrizketak egiteko "uneak ondo aukeratu" behar dituztela gaineratu du.
Montorok ez du argitu ostiralean adostuko dituzten neurrien artean BEZa igotzea edota desgrabazioa kentzea egongo diren. Hala ere, ostiraleko Ministroen Bileran "neurri garrantzitsuak" adostuko dituztela aurreratu zuten PPko iturriek iragan astean.
Montororen iritziz, Espainian "BEZ gutxi" ordaintzen da, Europakobeste herrialde askorekin alderatuz. "Ekonomia ezkutua ez balego, ezgenuke gai honi buruz eztabaidatuko", gaineratu du.
Ministroaren hitzetan, Espainiako "edozein tokitan" fakturak BEZarekin ala BEZik gabe egitea nahi den galdetzen da.
Turismoaren BEZa % 8an mantenduko dute
Turismoaren sektorean % 8an mantenduko dute BEZa, Ramon Bauza Balearretako presidenteak. Cristobal Montoro Ogasun ministroarekin bilera egin du Bauzak, eta turismoaren sektorean BEZa igotzeak izango lituzkeen ondorioak azaldu dizkio bertan.
''Balearrentzat mehatxua litzateke. Lehiakorrak izateari utziko genioke, eta beste herrialde batzuen atzetik jarriko ginateke'', azaldu Balearretako presidenteak. "BEZa igotzeak gure produktuak garestituko lituzke. 1,5 eta 2 milioi turista artean galduko genituzke, eta 600.000 lanpostu galduko lirateke'', gaineratu du.