Ekonomia -

33 akusatu Bankia auzian

UPyD: 'Herritarrei eta demokraziari zerbitzua eskaini diegu'

Bankiako zuzendari ohien kontra UPyD alderdiak aurkeztutako kereila onartu du Auzitegi Nazionalak.

Rosa Diez, UPyD alderdiko bozeramailea
Rosa Diez, UPyD alderdiko bozeramailea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rosa Diez Unión, Progreso y Democracia (UPyD) alderdiko bozeramailearen hitzetan, 'herritarrei eta demokraziari zerbitzua' eskaini die UpyDk Bankia auzian.

''Gertatutakoaren erantzule diren 33 pertsona akusatuen aulkian eseriko ditugu, eta hori berri erabat positiboa da herritarrentzat'', esan du Bilbon egin duen prentsaurrekoan.

Bankiako zuzendari ohien kontra UPyD alderdiak aurkeztutako kereila onartu du Auzitegi Nazionalak, eta, asteazken honetan bertan jakitera eman dutenez, Bankiako 33 kontseilari akusatu dituzte.

''Eginbeharrarekin betetzeak eragiten duen poztasuna'' azpimarratu du Diazek ANren erabakiaren inguruan egin duen balorazioan.

''Beste batzuek ez dute horrelako ekimenik bultzatu nahi izan, ez dutelako nahiz izan justizia egitea''.

Diazen hitzetan, ''erakundeen politizazioak eragin du gertatutakoa, politikoak baitira zuzendaritzako kideak izendatzen dituztenak, eta, ondorioz, erakunde horiek alderdien tresna bihurtzen dira''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea