Ekonomia -

AHT

Nafarroako AHT 'Espainiako Gobernuaren apustua' dela dio Pastorrek

Proiektua Nafarroako Gobernuaz gain, "Espainiako Gobernuaren apustua" dela berretsi du Sustapen ministroak.

Ana Pastor eta Yolanda Barcina. EFE
Ana Pastor eta Yolanda Barcina. EFE
Ana Pastor eta Yolanda Barcina. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroak Abiadura Handiko Trena defendatu du eta Nafarroarekin izango duen lotura "Espainiako Gobernuan apustua" izango dela esan du.

Landabeneko Volkswagenen plantan egon da Pastor, besteak beste, Yolanda Barcinarekin batera. Enpresak bertan bigarren automobil-modelo bat egiteko proiektua mahai gainean dago, baina, horretarako, orain trenbide bat dagoen lursailean, fabrika bat eratu beharko litzateke. Proiektu horrekin batera, Bartzelonako porturaino Nafarroan egindako ibilgailuak trenez eraman ahal izateko egitasmoa dago.

Bestalde, epe motz eta luzera, Volkswagenek bezalako enpresa batek Nafarroan etorkizuna izateko aukera aipatu du Barcinak, trenbideen azpiegiturak aipatuz. Horretarako, erakundeen arteko koordinazioa beharrezkoa dela esan du, eta Foru Erkidegoa, Mediterraneoko portuak Europako iparraldeko beste batzuek ordezkatzea ahalbidetu dezakeen "trenbide gune" bilakatzea defendatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea