Ekonomia -
Krisia Espainian
Espainiako Bankua: 'Ekonomia uste baino bizkorrago hondatzen ari da'
Erakundeak ohartarazi du kontsumo pribatuaren jaitsieraren ondorioz hondatzen ari dela ekonomia.
Erredakzioa
Espainiako Bankuak ohartarazi du ekonomiak hondatzen jarraitu duela aurtengo bigarren hiruhilekoan, baina aurrez ikusitakoa baino erritmo "bizkorragoan", kontsumo pribatuaren jaitsieraren ondorioz.
Luis Maria Linde gobernadore berriak kargua hartu ondoren publikatutako lehen txosten ekonomikoan, Espainiako Bankuak gogorarazi du BPG % 0,4 jaitsi zela lehen hiruhilekoan, eta maiatzean kontsumitzaileen eta txikizkarien konfiantzak behera egin zuela.
Halaber, aipatu du ibilgailuen matrikulazio jaitsiera ere bizkortu egin dela, eta berdin gertatu dela txikikazko salmentekin eta enpresa handien kontsumo zerbitzuekin.
Enplegu suntsiketaren erritmoa ere handia izan da, eta iazko bigarren partean abiatutako "bizkoretze prozesuarekin" aurrera darrai, erakundearen esanetan.
Bestalde, Espainiako Bankuak adierazi du azken asteetan merkatuetan izandako tentsioek eragina izan dutela herrialdeko ekomian, eta, ondorioz, Gobernuak bankuen erreskatea eskatu behar izan duela.