Ekonomia -

Erreformak

Etxeen laguntza kentzea eta zentimo berdea sortzea, Gobernuak aztergai

Zentimo berdeak garestitu egingo lituzke erregaiak. Duela egun batzuk, Gobernuak ukatu egin zuen etxebizitzen kenkaria kentzeko asmoa duela.

Etxebizitzen kenkaria kentzea, Nazioarteko Diru Funtsak egin ohi duen eskarietako bat. EFE
Etxebizitzen kenkaria kentzea, Nazioarteko Diru Funtsak egin ohi duen eskarietako bat. EFE
Etxebizitzen kenkaria kentzea, Nazioarteko Diru Funtsak egin ohi duen eskarietako bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ohiko etxebizitzako zerga arina bertan behera uztea eta hidrokarburoetan 'zentimo berdea' ezartzea ari da aztertzen Gobernua, Marta Fernandez Curras Aurrekontuetako Estatu idazkariak iragarri duenez.Maiatza arteko aurrekontuetako datuak jakitera emateko egin duen prentsaurrekoan, Currasek esan du Nazioarteko Diru Funtsak egindako gomendioak ''aztertzen'' ari direla. Azken erabakia, dena den, Gobernuaren esku dagoela esan du, ''garapen makroekonomikoaren'' eta gizartearen ''beharren'' arabera."Ez da lehen aldia ohiko etxebizitzaren zerga arina kentzen dena. Nazioarteko Diru Funtsak Espainiari behin baino gehiagotan egin izan dion gomendioa da, eta, gure betebeharra den neurrian, aztertu ohi dugun txostenetako bat da hori'', azaldu du Currasek.''Ingurumenaren inguruko inposizioan aztertu ahal izateko esparru zabala du gure herriak'', gaineratu du.BEZari dagokionez, Aurrekontuetako Estatu idazkariak esan du igoera ez dagoela erabakita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea