Ekonomia -

Espainiako bankuen erreskatea

'Banku txarra' sortzeko aukera 'interesgarria' da, de Guindosen ustez

Eurotaldeak bihar bilera bat izango du Espainiako bankuak onbideratzeko laguntzen inguruan hitz egiteko.

Luis De Guindos Ekonomia ministroa. EFE
De Guindosek xehetasun gutxi eman ditu erreskatearen gainean

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Ekonomia ministroak orain “interesgarritzat” hartu du “banku txar” bat sortzeko aukera, erakundeek arazoak ematen dizkieten aktiboak hari pasatzeko.

De Guindosek azaldu duenez, aukeratako bat da, ez bakarra, eta Europako Batzordeari aukera hori gustatu egiten zaiola gaineratu du.

Ekonomia ministroaren arabera, "banku txar” bat sortuta bankuen balantzea “argi geratzen da, inpakturik gabe” eta beste bankuei euren ekintzetan zentratzea ahalbidetzen die: aurrezkiak lortzea eta kredituak ematea.

Halere, bi helburu horiek izanda, Gobernuak maiatzaren hasieran errege dekretu bat onartu zuen erakundeei sozietate higiezinak sortzera behartzen zituena, “banku txarra” ekiditeko aukera baten moduan.

Eurotaldeak bihar eztabaidatuko ditu erreskatearen baldintzak

Euroguneko Finantza ministroek bihar bilera bat izango dute bideokonferentzia bitartez Espainiako eta Zipreko bankuak onbideratzearen inguruan hitz egiteko, Eurotaldeko bozeramaile batek jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea