Ekonomia -

Bankuentzako laguntza

Ziprek erreskatea eskatu dio Eurotaldeari

1.800 milioi euro behar ditu ekainaren 30a baino lehen Laiki Bank onbideratzeko, estatuko bigarrena eta Zipren gehien sufritu duen erakundeetako bat.

Jean-Claude Juncker, Eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE
Jean-Claude Juncker, Eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ziprek astelehen honetan iragarri du Eurotaldeari finantza laguntza eskatzeko erabakia bere banku sektorearentzako, eta Greziako krisiari oso lotuta dagoela adierazi du.

"Zipreko Errepublikak Europako arduradunei euroguneko kide diren herrialdeei Finantza Egonkortasunaren Europako Funtsaren laguntza ekonomikoa eskatzeko erabakia jakinarazi die", Nicosiaren Gobernuak zabaldutako ohar ofizial baten arabera.

Gobernuaren oharrean irakurri daitekeenez, laguntzaren helburua "Zipreko ekonomiak aurre egin beharreko arriskuei eustea da”, batik bat finantza sektoreko arazoei, Greziako ekonomiari lotuta baitago.

Finantza laguntzaren eskaera ez da ezustekoa izan Ziprerentzat, bertako Gobernuak finantzatzeko merkatuetarako sarbidea oso mugatuta duelako, eta Euroguneari laguntza ekonomikoa eskatu liezaiokeela dagoeneko esan zuelako.

Nicosiak 1.800 milioi euro behar ditu ekainaren 30a baino lehen Laiki Bank onbideratzeko, estatuko bigarrena eta Zipren gehien sufritu duen erakundeetako bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea