Ekonomia -

Bankuen erreskatea

Rajoy: 'Azterketa zehatza, sinesgarria eta kudeagarria da'

Eurotaldearen laguntza ''ahalik eta arinen'' onartzea nahi du presidenteak.

Mariano Rajoy, Gobernuko presidentea. EFE
Mariano Rajoy, Gobernuko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako banku-sistemaren egoeraren inguruan ikuskatzaile indepedenteek egin duten azterketa ''norabide egokian pauso erabakigarria'' da, Mariano Rajoyren ustez. Presidentearen hitzetan, ''diagnostiko zehatz eta sinesgarria'' da, eta banku-sistemaren beharrak ''kudeagarri'' egiten ditu.

Brasilen egin ditu adierazpenak presidenteak, Espainiako enpresaburuekin egin duen bileran.

Han, Eurotaldearen laguntza ''ahalik eta arinen'' onartzeko asmoa berretsi du Rajoyk, horren ustez banku-sistema sendatzea Espainiako ekonomia suspertzeko ''ezinbestekoa'' baita.

Prozesu hori ''ez da erraza, ezta leuna ere'', Rajoyren arabera, baina Gobernua berau ''zalantzarik gabe'' aurrera eramateko prest dagoela berretsi du.

Halaber, orain arte Gobernuak finantza sektorean bultzatu dituen erreformak beharrezkoak zirela erakusten dute datuok, Rajoyren arabera.

Txosten horiek ''aurrekaririk gabeko gardentasun jarduna'' dira, presidentearen ustez, eta, ikuskatzaileen txostenak aztertuta, Espainiaren esku jarritako 100.000 milioi euroko laguntza ''beharrezkoa baino gehiago'' izango dela uste du.

Finantzaketa eskuratu ahal izateko erraztasunak eta finantza sistema beraren bideragarritasuna izango dira, Rayoren hitzetan, lehentasunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea