Ekonomia -
% 2,67ko igoera
Urteko laugarren igoerarik handiena izan du Espainiako burtsak
Arrisku-saria 551 puntuan kokatu da, baina bonuak %7tik gora jarraitu du.
Erredakzioa
Espainiako burtsa % 2,67 igo da astearte honetan, eta 6.700 puntuetatik gertu bukatu du jarduna. Urteko laugarren igoerarik handiena da.
Arrisku-saria, berriz, 551 puntuan kokatu da (bezperan baino 23 puntu gutxiago). Edonola ere, bonuak %7tik gora jarraitu du.
Burtsa, 6.693,90 puntuan
IBEX 35ek 174 puntu egin du gora (% 2,67 igo da), eta 6.693,90 puntuan bukatu du jarduna.
Balore handi guztiek egin dute gora: Iberdrolak, % 4,79 (bigarren igoerarik handiena); Telefonicak, % 3,88; Repsolek, % 3,03; Banco Santanderrek % 2,83; eta BBVAk, berriz, % 2,58.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea