Ekonomia -

Espainiako bankuen erreskatea

Eurotaldeak baztertu egin du bankuak zuzenean erreskatatzea

Amadeu Altafaj Europako Batzordeko Ekonomia Gaietarako bozeramaileak azaldu duenez, Espainiak, "erreformei eusten badie", ez du erreskaterik beharko.

Jean Claude Juncker eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE
Jean Claude Juncker eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE
Jean Claude Juncker eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eurotaldearen aburuz, eta gaur egundo araudiaren arabera, Europako Batzordeak ezingo du Espainiako bankuak zuzenean erreskatatu Estatutik pasatu gabe. Gobernuak laguntza-programak zor publikoa ez "kutsatzeko" eskatu du erreskate zuzena.

Euroguneko herrialdeek ez dute 100.000 milioi euroren truke Espainiari jarriko dizkioten baldintzei buruz eztabaidatu, baina laguntza jasoko duten bankuei eta finantza-sektoreari "baldintza zorrotzak" jarriko dizkietela iragarri dute.

Eurotaldearen aburuz, Espainiako bankuak berregituratzeko prozesua "zuzena da" eta ezin da erreskate-planak huts egin duela esan: "Ezin da esan ez duela funtzionatu, hasi ere ez garelako egin". "Banku bakoitzaren balantzean argi jaso behar da erakunde horren egitaraua. Hori ez da programa bat sinatuta lortzen. Arazoak ez dira horrela desagertzen. Denbora behar du", azaldu du Amadeu Altafaj Europako Batzordeko Ekonomia Gaietarako bozeramaileak.

Hala eta guztiz ere, bankuen erreskatea ez omen da nahikoa izango Espainiako arrisku-saria jaisteko. "Sistemak oinarri-oinarrizko arazoak ditu", adierazi dute ekainaren 28an eta 29an Europako buruek egingo duten goi-bileraren harian, eta bertan Euroguneari buruzko funtzionamendua konpontzen saiatuko direla gaineratu du.

"Europarentzat garestia"

Europako Batzordeko Ekonomia Gaietako bozeramaileak azaldu duenez, Espainiak, "erreformei eusten badie", ez du erreskaterik beharko.

Altafajen esanetan, Espainiak behar dituen erreformak abiatu ditu, eta, horien artean, lan-erreforma, pentsioena eta kontu publikoena aipatu ditu. Gainera, laguntza behar dutenak bankuak direla esan du.

Espainiako zorraren interes tasak (% 7tik gora) edozein herrialderentzat "garestiak" direla esan du. "(Espainiarentzako erreskatea) Ez litzateke beharrezkoa izan behar, baina, epe luzera, merkatuen presioa ez da jasangarria", onartu du EBko ekonomia bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea