Ekonomia -

G20

Europako bankuen batasuna proposatuko dutela esan du Barrosok

Europako Batzordeko presidenteak G20ri krisitik irteteko proposatutako neurriak babestea eskatuko dio, besteak bankuen bat-egitearena, urte amaieran izango da proposamen formala.

Jose Manuel Durao Barroso, Europako Batzordeko presidentea. EFE
Jose Manuel Durao Barroso, Europako Batzordeko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak astelehen honetan G20ari krisitik irteteko Europar Batasunak proposatuko dituen neurrien alde egitea eskatu dio, besteak beste bankuen bat-egitearena. Horren proposamen formala izango da urteko azken hiruhilekoan, jakitera eman duenez.

"Bankuek bat egiteko prozesua burutu dezakegu eta hori egingo dugu", esan du Barrosok, Herman Van Rompuy Europako kontseiluko presidentearekin emandako prentsaurrekoan, G20ko bilera hasi dela eta. Van Rompuyk azaldu duenez, gai hau Europako goi-bileran proposatuko den gai nagusietako bat izango da ekainaren amaieran.

Europako buruek G20ren babesa lortu nahi dute Europar Batasunean hartuko diren neurrietarako, batasun fiskalean eta monetaren batasunean sakontzeko, horretarako Europako bankuen batasuna bultzatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea