Ekonomia -

Arrisku-saria, mugak gaindituz

Egun beltza merkatuetan, greziarrek euroa babestu duten arren

Espainiako arrisku-saria 590 puntuko mailara iristear egon da, euroa ezarri zenetik altuena. 10 urterako bonoak % 7ko muga zeharkatu du, eta burtsak % 2,96 egin du behera.

Arrisku-saria inoizko mailarik altuenera iritsi da. EFE
Arrisku-saria inoizko mailarik altuenera iritsi da.
Arrisku-saria inoizko mailarik altuenera iritsi da. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiari zorra erosteko eskatzen dioten errentagarritasunaren eta Alemaniari eskatzen diotenaren arteko aldeak marka guztiak hautsi ditu astelehen honetan. Izan ere, Espainiako arrisku-saria 588 puntura iritsi da, euroa sortu zenetik inoiz izan duen mailarik altuenera. Ondoren, zertxobait baretu, eta 574 puntuan itxi du eguna.

10 urterako bonoen errentagarritasuna, berriz, % 7,2ra iritsi da jardunaldian zehar, eta % 7,15ean bukatu du astelehena, euroa martxan denetik estreinakoz.

Arrisku-saria, markak hausten

Saioa 533 puntutan hasi da, ostiraleko itxiera kontuan hartuta (543,7) jaitsiera nabarmena; baina, lasaitasunak gutxi iraun du, eta 12:45ean Espainiako arrisku-saria 571,3 puntura iritsi da, irekieran baino ia 40 puntu gehiago. 14:40ean, berriz, 583,9 puntuan kokatu da, eta 588 puntura ere iritsi de egunean zehar.

Greziako hauteskundeak

Greziako alderdi kontserbadoreen garaipenak ere ez ditu merkatuak baretu, eta, hainbat adituren ustetan, jasotako laguntzaren ordainetan bete beharreko baldintzak berriz negoziatzeko alderdi irabazleek agertu duten asmoak piztu omen ditu ziurgabetasuna eta tentsioa. Herrialde batek erreskatearen beharra izateko zein maila gainditu beharko lukeen zehazterako orduan adituok ez dute bat egin.Burtsak % 2,96 egin du behera

% 2,96 egin du behera

6.500 puntuan

Greziako hauteskundeek utzitako emaitzak

Arrisku-saria 569ko mailan zela, IBEX 35ek 199,10 puntu egin du behera (% 2,96), eta 6.519,90 puntuan bukatu du astelehena. Azken hiru asteotako beherakadarik handiena da. Balore handi guztiek egin dute behera: Iberdrolak, % 5,17; Banco Santanderrek, % 4,57; BBVAk, % 4,21; Telefonicak, % 3,92; eta Repsolek, berriz, % 3,25.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea