Ekonomia -
Autoen salmenta
2022an matrikulazioek % 11,2 egin zuten behera EAEn eta % 12,4 Nafarroan
Abenduan ibilgailuak kontzesionarioetara eramateko izan ziren garraio arazoengatik jaitsi da hainbeste autoen salmenta.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
813.396 auto eta lur orotako ibilgailu saldu zituzten Espainian 2022an, aurreko urtean baino % 5,4 gutxiago. Horrek esan nahi du kontzesionarioek ez dituztela aurreikuspenak bete, 830.000 unitate saltzea espero baitzuten.
Anfac, Faconauto eta Ganyam elkarteen arabera, abenduan ibilgailuak kontzesionarioetara eramateko izan ziren garraio arazoengatik jaitsi da hainbeste autoen salmenta. "Milaka ibilgailu" geldirik geratu dira, salmenta puntuetara iritsi ezinik. Ondorioz, bezeroek uste baino beranduago jasoko dituzte autoak.
Hain zuzen ere, 73.927 auto saldu zituzten abenduan. Iaz, hilabete berean, % 14,1 handiagoa izan zen salmenta.
Euskal Autonomia Erkidegoan, 21.948 auto saldu zituzten, horietatik 2191 abenduan; Nafarroan, berriz, 6.329, horietatik 635 abenduan.