Ekonomia -

URTARRILAREN 1ETIK AURRERA

2023arekin merkatu eta garestitu dena

Ogia, esnea, arrautzak, olioa eta pasta merkeagoak dira, baita tanpoi eta konpresak ere, besteak beste. Erregaien deskontuak amaitu egin dira, ordea, eta errepideetako ordainsariak igo egin dira.

Bi lagun erosketa egiten. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Bi lagun erosketa egiten. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Bi lagun erosketa egiten. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte berria hastearekin batera, Espainiako Gobernuak zein autonomiek ekonomiaren inguruan hartutako hainbat neurri sartu dira indarrean. Ondorioz, oinarrizko produktuen prezioak eta garraioekin lotutako zerbitzuak aldatu egin dira.

Urtarrilaren 1arekin batera sartu dira indarrean aldeketok:

Ogia, esnea eta esnekiak, arrautzak, barazkiak, lekaleak, zerealak eta frutak, BEZik gabe

Produktu horien ohiko BEZa % 4koa da, baina urtarrilaren 1etik ekainaren 30era erabat kenduko da.

Olioa eta pasta, % 5arekin

Produktu horien ohiko BEZa % 10ekoa da, baina urtarrilaren 1etik ekainaren 30era % 5ekoa izango da.

Produktu hauei kendu zaie BEZa
Produktu hauei kendu zaie BEZa
Produktu hauei kendu zaie BEZa

00:42

Haragiak eta arrainak % 10eko BEZarekin mantenduko dira, eta gainerako produktuak, BEZ tasa orokorrarekin ( % 21).

Esanguratsua al da BEZaren jaitsiera?

Esperimentua egin du ETBk. Online supermerkatu batean atzo egindako erosketa bera egin dugu gaur, BEZ jaitsiera zein neurritan nabari daitekeen ikusteko. Oinarrizko 12 elikagai sartu ditugu organ, barazkiak, arrautzak, ogia, esnea edo irina, esaterako, eta, BEZa jaitsita, atzo baino 1,59 € merkeago atera zaigu gaur erosketa.

Atzoko erosketa bera 1,59 € merkeago gaur
Atzoko erosketa bera 1,59 € merkeago gaur
Atzoko erosketa bera 1,59 € merkeago gaur

01:20

Emakumeen higiene-produktuak eta preserbatiboak ere merkeagoak dira

Urtarrilaren 1 honetatik aurrera konpresak, tanpoiak eta emakumeen higiene-produtuak ere prezioz jaitsi dira, BEZa % 10etik % 4ra jaitsi baita. Legealdi osoan indarrean egongo da neurria eta preserbatiboei ere aplikatuko zaie. Ez ordea haur zein helduen pixoihalei.

Bidesarien prezioak igo egin dira

Aitzitik, gehiago ordaindu beharko da norbere autoa ibiltzerako garaian. Batetik, amaitu dira erregaia ordaintzeko laguntzak; eta bestetik, bidesarien prezioek, oro har, gora egingo dute, salbuespenak salbuespen.

Bilbo eta Donostia arteko autobidea garestiagoa izango da, baita "Supersur" errepidea eta Artxandako tunelak ere.

Dena dela, garraiolariek murrizketa izango dute Bizkaiko ordainlekuetan eta N-240 eta BI-625 errepideetan. Eta garraio publikoak ere deskontuak izango ditu Gipuzkoan.

Garraio publikoko deskontuak mantenduko dira 2023an

Azkenik, garraio publikoaren erabiltzaileek 2022an ezarritako deskontuekin jarraituko dute 2023 osoan. Renferen aldiriko eta distantzia erdiko trenak doakoak izango dira, eta beste erakundeen mendeko trenak eta autobus-lineak erdi prezioan egongo dira, hau da, % 50ean.

Renferen kasuan, hala ere, abonu berri bat atera beharko da gaurtik aurrera. Lau hilabeterik behin berritu beharko da, gero itzuli egingo diren 10 euroko fidantza baten truke.

Iazko abonurako ordaindutako 10 euroak berehala hasiko dira itzultzen automatikoki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia albisteak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Elikagaiak gaur albisteak Zerga politika Erosketa saskia