Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Euroa oraindik ez dago salbu, Italiaren eta Frantziaren ustez
Halaber, Europako beste herrialde batzuek bilera bat preparatu dezakete Europako krisiari aurre egiteko neurriak zehazteko.
Erredakzioa
Italiak eta Frantziak Europa mailan hartutako neurrien garrantzia nabarmendu dute krisiari aurre egiteko, baina egindako aurrerapausoak nahikoa ez direla euroa mantentzeko merkatuko zailtasunei aurre egiteko adierazi dute.
Ekainaren 22an goi-bilera bat izango da Italiako hiriburuan, eta, besteak beste, Angela Merkel Alemaniako kantzilerra eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea izango dira.
"Munduarentzako eta Europar Batasunarentzako une erabakigarria da", esan du Montik, hitzaldiaren hasieran. Gainera, krisiari aurre egiteko hartutako erabakien inguruan Hollanderekin duen "adostasuna" azpimarratu du.
Bi herrialdeek orain arte Europan hartu diren neurrien eta "Espainiako bankuei emandako laguntzaren" garrantzia aintzat hartu dituztela esan du Italiako lehen ministroak.
"Sistemaren ahultasunak indartzeko benetako ekonomian eta finantzetan" lan egitea ezinbestekoa dela uste dute.
Greziak aurre egin behar dion egoera gogorraren eta igandean herrialdean egingo diren hauteskunde orokorren inguruko zalantzen inguruan Montik azaldu du bai berak eta bai Hollandek ere Atenas "eurogunean mantentzea nahi dutela eta konpromisoak betetzea" nahi dutela esan dute.
Bilera bat izan daiteke Europa eta AEBen artean
G20ko goi-bilerara joango diren Euroguneko liderrak, Espainia, Frantzia eta Italia eta Hernan Van Rompuy Europako Batzordeko presidentea eta Jose Manuel Durado Barroso Europako kontseilukoa Barack Obama AEBetako presidentearekin bilera bat prestatzen ari dira, euroaren krisia aztertzeko.