Ekonomia -

Pandemiako itxiera

Bizkaiko ostalariek uste dute kalte-ordaina eskatu ahal izango dutela Gorenaren ebazpenaren ostean

Pandemiako itxieraren aurrean Eusko Jaurlaritzarekin zuten gatazkan Auzitegi Gorenak arrazoia eman izanak "gauzak bere tokian" jartzen ditu, Bizkaiko Ostalarien Elkartearen arabera.

Terrazak Bilbon. Argazkia: EFE
Terrazak Bilbon.
Terrazak Bilbon. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hector Sanchez Bizkaiko Ostalarien Elkarteko gerenteak esan du pandemiako itxieraren aurrean Eusko Jaurlaritzarekin zuten gatazkan Auzitegi Gorenak arrazoia eman izanak "gauzak bere tokian" jartzen dituela, eta orain kalte-ordaina eskatzeko moduan daudela, bere garaian laguntzak jaso bazituzten ere.

Sanchezek Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Gorenaren erabakiak berretsi egiten du Eusko Jaurlaritzak COVID19ari aurre egiteko ostalaritza itxi izana legez kanpokoa dela, eta horrek arrazoia ematen diela ostalariei. Gainera, gogorarazi du hori berresten duen bosgarren ebazpena dela.

"Bere garaian esan genuen hartzen ari ziren erabakiek ez zutela oinarririk eta argudio logikorik, eta azkenean auzitegiek arrazoia eman digute", azpimarratu du, orain "legez kanpoko" itxieraren aurrean administrazio publikoari kalte-ordainak eskatzeko bidea irekitzen dela aipatu aurretik.

Bestalde, aitortu du laguntzak jaso dituztela, baina bi urteko pandemia izan zela eta laguntzek ez zutela "inola ere kaltea konpondu".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Auzitegi Gorena albisteak Ekonomia 2024 Jatetxeak azken ordukoa