Ekonomia -

Espainiako bankuen erreskatea

Espainia, erreskatearen mugara iristear

Espainiako bonuen interesa % 6,99raino iritsi da. Kalifikazio agentziak nabarmen jaitsi du Espainiako zorraren nota eta 'zabor bonu'tik urrats batera utzi du.

Moody'sen erabakiak 550 puntura igo du arrisku-saria. Argazkia: EFE
Moody'sen erabakiak 550 puntura igo du arrisku-saria.
Moody'sen erabakiak 550 puntura igo du arrisku-saria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako bonuen hamar urterako interesa ia % 7ra iritsi da eta, euroa sortu zenetik lehenengo aldiz, % 6,99an dago. Adituen arabera, estatu batek zorra saltzeko % 7ko interesa ordaindu behar badu, estatu hori erreskatatu egin behar da.

Gainera, interesaren gorakadak arrisku-sariaren igoera eragin du eta gaur goizean 543 puntura iritsi da arrisku-saria.

Espainiako zorraren merkatuak Moody'sen kalifikazioaren jaitsiera nabaritu du. Horrez gain, Espainia eta Italia erreskatatzeko aukerak indarra hartu du azken orduotan.

Moody's

Moody's kalifikazio agentziak hiru maila jaitsu zuen atzo Espainiako zorraren nota, "A3"tik "Baa"ra, eta aurreikuspen negatiboa jarri zion, hau da, 'zabor bonu'tik urrats batera utzi zuen.

merkatuetarako sarbide "mugatua"

"Gobernuak finantza sistema birkapitalizatzeko eskatutako laguntza izan da nota jaisteko arrazoi nagusia, ekintza hori Espainiako Gobernuak duen ahultasunaren seinale bat bezala hartu dugu, bere bitartekoen bidez ezin izan baitu onbideratzea lortu", azaldu zuen Kathrin Muehlbronner Greziako analistak.

Moody'sek Espainiako zor publikoa Barne Produktu Gordinaren % 90eraino igotzea aurreikusi du urte honen amaierarako, kopuru hori uste baino larriagoa dela nabarmendu eta azken urteotan eman den latzenetarikoa dela gaineratu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea