Ekonomia -

Espainiako bankuen erreskatea

Irteerarik ez duten bankuak ixtea eskatuko du Bruselak

100.000 milioi eurorainokoa izan daitekeen bankuen erreskatea izateko, Espainiako bankuak porrot eginez gero, ekonomia egonkortzen ez dutenak, itxi egingo dira.

Espainiako banku batzuen irudia. Argazkia. Efe
Espainiako banku batzuen irudia. Argazkia. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak Espainiari 100.000 milioi eurokoa izan daitekeen bankuen erreskatea jasotzeko baldintza bat jarriko dio: porrot egiten duten finantza-erakundeak ixtea, ekonomia ezegonkortzen ez badute.

"Ez dugu zertan banku guztiak erreskatatu, behar-beharrezkoa izan ezean", esan du Europako funtzionario batek. "Likidatu beharreko erakunderik izango da", gaineratu du.

Arazoak dituzten bankuek ez dute laguntza jasoko diru-laguntzarik jaso gabe euren bideragarritasuna bermatzen duen berregituratze plana aurkeztu arte.

Halaber, laguntza publikoak eskatzen dituzten erakundeek % 8,5eko interesa ordaindu beharko dute. Honen helburua bankuak birkapitalizatzea da merkatuko mekanismoen bitartez, aktiboak salduz edota fusioak eginda.

"Erakunderen bat merkatuko mekanismoen bitartez behar horiek betetzera heltzen ez bada, eta hori likidatzeak Espainiako ekonomian eragin sistemikoa izan dezakeela aurreikusiz gero, esku-hartze publikoa egin beharko litzateke hor, baldintza zorrotzak jarrita”, galdetutako iturrien arabera.

Halaber, Europar Batasunak Espainiari BEZ-a igotzea eskatuko dio aurten, baita etxebizitzengatik zerga-arintzea kentzea eta Administrazio Publikoa txikitzea ere, "guztia 2013a baino lehen".

Erreskateak defizitean eragingo du Eurostat estatistika bulegoak adierazi duenez, Espainiak jasoko duen maileguak bankuak birkapitalizatzeko zorrean eragin zuzena izango du, baita defizitean ere.

Halaber, birkapitalizazioak defizitean izango duen eragin zehatza esateko denbora gehiago behar dela adierazi du.

Gobernuak ez du finantza erakundeak likidatzeko asmorikEspainiako Gobernuak ez du finantza erakundeak likidatzeko asmorik, Ekonomia Ministerioko bozeramaileak jakitera eman duenez. Hala erantzun dio behintzat Joaquin Almunia Europako Lehiakortasun komisarioak egindako adierazpenei. Azken horrek Estatuen eskuetan izanda, likidaziora bideratuta egon daitezkeen finantza erakundeak daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea