Ekonomia -

Moncloan

Rajoyk eta Urkulluk bilera egingo dute, krisi ekonomikoaz hitz egiteko

Oraindik ez dute bilera horretarako datarik zehaztu. Krisi ekonomikoaren inguruan mintzatuko dira, eta etorkizunari begira alderdi politiko biek dituzten erronkei buruz.

Urkullu eta Rajoy, aurreko bilera batean. Argazkia: EITB.
Urkullu eta Rajoy, aurreko bilera batean. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako presidentea eta Iñigo Urkullu EAJko burua datozen egunetan batzartuko dira Madrilen, Espainiak bizi duen krisi ekonomikoaz hitz egiteko.

Jeltzaleek azaldutakoaren arabera, oraindik ez dute bilera horretarako datarik zehaztu. Krisi ekonomikoaren inguruan mintzatuko dira, eta etorkizunari begira alderdi politiko biek dituzten erronkei buruz.

Egoera ekonomikoari aurre egiteko “hitzarmen zabalak” adostearen alde agertu da Iñigo Urkullu azken urteetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea