Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Fitchek Kutxabanken eta Espainiako 17 erakunderen ratingak jaitsi ditu
Espainiaren nota hiru mailatan (BBBraino aurreikuspen negatiboarekin) jaistearen erabakiaren ondorio izan da.
Erredakzioa
Fitch kalifikazio agentziak Espainiako 18 bankuren ratingak jaitsi ditu epe luzera, baita 18 erakunderen bideragarritasun kalifikazioak ere. Espainiaren nota hiru mailatan (BBBraino aurreikuspen negatiboarekin) jaistearen erabakiaren ondorio izan da.
Erakunde jakin batzuen diru-zorroak gehiago kaltetzearen inguruko kezkengatik hartu du erabakia, higiezinen eta eraikinen sektorearen erakundeen kasuan bereziki, baita kapital baxua dutenetan ere.
Erabakiak ondorengo banku hauetan izan du eragina: Caixabank, La Caixa, Bankia, Banco Guipuzcoano, Popular, Sabadell, Aurrezki Kutxen Espainiako Konfederazioa, Banco Cooperativo Epañol, Kutxabank, Banco Mare, Nostrum, Liberbank, Banco de Castilla-La Mancha, Unicaja Banco, Grupo Cooperativo Cajamar, Cajamar Caja Rural, Caja Laboral Popular, Caja Rural de Navarra, Caja Rural del Sur eta Grupo Cooperativo Ibérico de Crédito.
"Euroguneko krisiak Espainiako zorraren inguruan merkatuek duten mesfidantza areagotzea egin du, horrek Espainiako bankuek funtsera jotzean eta haien kostuetan eragina izan du", adierazi du Fitchek. Halaber, astelehen honetan, Espainiak ez dituela ez aurten ez datorren urtean defizit publikoaren helburuak beteko nabarmendu zuen.