Ekonomia -

Aurrekontuen Legea

Eusko Jaurlaritza 2013ko aurrekontuak prestatzeko lanetan ari da

Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak azaldu duenez, gutxi falta da ildo orokorreko dokumentua "guztiz amaituta" izateko.

Carlos Aguirre Ekonomia sailburua. Argazki: EFE
Carlos Aguirre Ekonomia sailburua. Argazki: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ia amaituta du 2013rako Euskadiko Aurrekontuen Lege proiektua lantzeko ildo orokorren dokumentua, Carlos Aguirre Ekonomia Sailburuak azaldu duenez. Aguirrek, era horretan, legealdia amaitzeko sozialisten nahia erakutsi du, minorian gobernatu arren.

Aguirrek Eusko Legebiltzarrean egin ditu adierazpenok Euskadiko Ekonomia-Finantza planaren giltzarriak azaltzeko asmoz, eta Ricardo Gatzaetxebarria EAJko legebiltzarkideari erantzunez. Azken horrek sailburuari 2013ko Aurrekontuen Lege proiektua egiteko asmoa zuten edo ez galdetu zion.

Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak azaldu duenez, gutxi falta da ildo orokorreko dokumentua "guztiz amaituta" izateko. Ekainaren amaieran edo uztailaren hasieran pasatuko diote Gobernuko Kontseiluari onartzeko. Kontuak egiteko epea orduan hasiko da.

"Aurrekontu zaila" izango dela adierazi du sailburuak, baina azkeneko emaitza orain airean dauden ezaugarri batzuen menpe dagoela gaineratu du, besteak beste, Espainiaren 2013rako defizit publikoa zein izango den eta autonomia erkidegoei dagokionez bete behar izango dituzten konpromisoak. Ez da gauza bera autonomien muga Barne Produktu Gordinaren % 1,1a izatea edo % 0,5a, nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea